XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Heldugailu egoki baten bila bide motz bat aurreratu ondoren, tronparen bi zatiak lotzen saiatuko da bizirik iraun ahal izateko.

Bestela hil egingo litzateke.

Ordu berean, eta ahalegin handiak eginaz, orduan besondo txikiak besterik ez diren hegoetara linfa isuriko du presioz, eta hauk honela, piskanaka zabalduz joango dira, azalera jakin bat hartu arte.

Betebehar hauek eginik eta mekomioa (5) mekomioa izaki jaioberriek erauzten duten substantzia bota ondoren tximeleta hori prest egongo da hegan egiteko, elikatzeko eta ugaltzeko.

Era honetan ziklo berri bat bukatua izango dugu eta espeziea iraunarazi ahal izango da Jainkoaren legeak jarraituz.

Non bizi dira tximeletak

Biotopoak (6) biotipoa Espezie jakin bat bizi den kondizio homogenetako eskualde geografikoa, gizalditako migrazio-bideak, gure lekune geografiko eta mendien berezitasunak.

Gipuzkoako fauna lepidopterologikoa, gure lekune geografikoak inposatutako eraginen garrantzitsu batzuren menpean dago: faktore-multzo inportante bategatik, aparteko kondizioak osatzen dituzte hauek: Alde batetik Pirinioen eragipen handia.

Gure mendiek behar adinako altituderik ez dutelako, goimenditako espezie gehienak ez ditugu hemen; halaz ere oso mesedegarri zaizkigu hiru migrazio-bideok: (...).